Sarrera, BerogintzaOstirala, 2011 Urria 7
imanol


BERO REKUPERATZAILEA

 Bero rekuperatzaile bidezko bentilazioa (bero trukatzaile, airezko trukatzaile edo aire-aire trukatzaile bezala ezagutua) sarrera eta irteerako airea trukatzen dituen sistema bat da.Bero rekuperatzaileak barruko airearen berriztapen eraginkorra ahalbidetzen du barruko beroa aprobetxatuz.Sistema honen bidez berokuntzaren energian %15 -30 artean aurrezten dugu, pareta, horma eta lehioen arabera.

 Irudian agertzen den bezala, sistema edo makina honen erdikaldean dagoen trukatzailearen bidez kanpoko eta barruko airearen energi trukaketa ematen da.Airea berriztatzerako orduan barruko aire beroa, 3-tik 2-ra pasatzen da, hau da, kanpora ateratzen da.Bestalde, kanpotik (1) datorren aire hotza barrura sartzen da (4), baina erdian dagoen bero trukatzaileari esker, kanpoko aire tenperatura baino altuagoan sartzen da.

 S&P enpresaren bideo bat ikusgai daukazue bero recuperatzaileari buruz:

 http://www.youtube.com/watch?v=t12GKuo0uvs&feature=related

 

 

 

Aurrizki energetikoaOstirala, 2011 Iraila 30
unaman


Greenpeace-k informe serie batzuk atera ditu eboluzioa energetikoari ( R ) dagokionez, eboluzio energetikoa hauek gizakien satisfakzioarako behar ditugun energia mota guztiek irtenbide  posible bat dutela demostratzeko atera dira eta posible da ere eboluzioa energetiko hauek gure urjentziaren arabera martxan jartzea ahalik eta azkarren.

 

Azterketa hauen emaitzetan erakutsi nahi dena da, nola gutxitu

dezakegun CO2 isurtzea, aldaketa klimatikoari irtenbide posible

 bat emanez. Aztekerta hau betetzeko espainiaraino zabaldu da,

eboluzio energetikoa ( R ) hauekin noraino iritsi gaitezkeen ikusteko.

Azterketa hauen emaitzak hainbat informetan aurkeztu dira:

Berriztagarriak 2050, bere ondorio printzipala zera dena: horren

 dugula energia berriztagarriak erabiltzeko potentzial handia, orain 

dugun energia eskaera guztia baino 56 aldiz gehiago lortu dezakegula

penintsulan 2050-rako. 

 Berriztagarriak %100, sistema elektriko bat energia

berriztagarrietan soilik oinarritua dagoela demostratzen

duena eta gainera teknikoki eta ekonomikoki bideragarria 

dena, eta gainera hornikuntza momentuoro edukiko dugula

 bermatzen duena.

 

 

Energia 3.0-ren azterketa pauso bat gehiago da analisi hauetan. Gure beharrak nola bete ditzagun energia berriztagarriekin soilik datza azterketa honek, sektore guztiak barne hartzen dituelarik ( garraioa, eraikuntza, industria…), hau egiteko erarik azkarrena, errazena, iraunkorrena eta eskuragarriena lortu nahi da efizientzia energetikoa eta adimena erabiliz. Gainera azterketa honek erakusten du teknikoki bideragarria dela eta gainera orain arte bezela segitzearekin alderatzen badugu oso onuragarria da puntu guztietatik begiratuta ( teknikoa, ekonomikoa, ingurugirokoki eta inguruaren okupazioarikoki). 

 

Iritzia: Gure ustetan energia 3.0 irtenbide ona da, izan ere, beste energiekin alderatuz irtenbide berriztagarria ematen duelako eta beste energiek berriz batzuen mesederako eta batzuen poltsikoak betetzeko erabiltzen dituztela jakinda eta aldaketa klimatikoari iñongo garrantzirik eman gabe.

 

Ondorengo bideo hauek ikustea gomendatzen dizuegu gohiko testua hobeto ulertzeko:

 

http://www.youtube.com/watch?v=-KvQZOmxM8s

 

http://www.youtube.com/watch?v=9KiL_4qDLSs

Energiaren sorkuntzaOstirala, 2011 Iraila 23
ionmi


BIOMASA

Definizioa:

Biomasa, ekologian, eskualde bateko edo ekosistema bateko izaki bizidun guztiek duten masa da. Izaki bizidunak esaten denean, hilda dauden aleen masa ere kontuan hartu behar da: hildako zuhaitz baten enborra ere biomasaren parte da. Biomasaren baitan mikroorganismoak, landareak zein animaliak sartzen dira.

 


Energia iturri berriztagarrien artean, biomasa da, alde handiz, Euskal Herriko energia erabilienetakoa; izan ere, Euskal Herrian kontsumitzen den energia berriztagarriaren %85 inguru biomasatik lortzen da.

Motak

Euskal Herrian gehien aprobetxatzen diren biomasak hauexek dira:

  • Paper industrian erabiltzen diren lixiba beltzak eta egur-azalak. Horien aprobetxamendua errekuntzaren bidez egiten da, eta bero eta elektrizitate sortzen dira.
  • Zur edo egurraren eraldaketan lan egiten duten industrietatik (aroztegietatik, altzari fabriketatik …) etortzen diren egur hondakinak. Hondakin horien errekuntzaren bidez, normalean, fabriketan bertan erabiltzeko ur beroa sortzen da.
  • Egur hondakinak, ezpalak edo zurezko pelletsak, etxeetan errekuntzaren bitartez baliarazten direnak, ur beroa sortzeko eta/edo berokuntzarako erabiltzen direnak.
  • Hiri Hondakin Solidoak (HHS). Errekuntzaren bidez, zuzenean aprobetxatzen dira, edo bestela, haien zati organikoa biogas bihurtuta, zabortegietan edo biodigestio erreaktoreetan gauzatzen den digestio anaerobikoari esker. Biogas hori baliarazteko aukera dago errekuntzaz, beroa eta elektrizitatea sortzeko, edo araztu ondoren, gas natural sarera bideratu daiteke.
  • EDARen (hondakin uren araztegiak) lohia. HHSen kasuan bezalaxe, araztegietan eratzen diren lohia errekuntzaz bihurtzen dira energia, edo erreaktoreetan gauzatzen den digestio anaerobikoaren bidez prozesatu daitezke biogasa sortzeko. Biogas horri energia balorizazioa egin behar zaio geroago. Errekuntzaren ondorioz, araztegien lohiena nahiz lohietatik lortzen den biogasarena, beroa eta elektrizitatea sortzen dira.
  • Landare jatorriko olioak. Lehendik erabiliak zein hazi oleaginosoak eho edo xehatuz lortzen diren olio horiek dira lehengaia biodiesela fabrikatzeko, transesterifikazio prozesu baten bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoan, datozen urteetan garatuko den energia estrategiak biomasaren energia-ustiapena edo aprobetxamendua da; batez ere, honako gai hauen aprobetxamendua:

  •        Baso hondakinak.        
  •        Nekazaritza, belar eta egur hondakinak.

                                            

Iritzia

Gure iritziz, biomasa energia berriztagarri hoberenetakoa da Euskal Herrian erabiltzeko, energia garbitzat hartzen da nahiz eta CO2 apur bat isuri atmosferara, baso eta nekazal hondakin asko dagoelako.

Gainera beste energia berriztagarriekin alderatuz egin beharreko inbertsioa ez da hain garestia.

Bestalde sistema honekin etekin handia lortzen dugu, gure etxerako ur beroa lortuko genuke, eta kasu batzuetan etxea berotzeko energia nahikoa edukiko genuke.

Sistema erregai fosilen erabilpena aurrezten da, eta gasoileko galdararen etekin berdina edo hobea lortzen dugu.

Berogintza, Energiaren sorkuntzaAstelehena, 2011 Otsaila 21
bainke

ZER DA BIOGASA? Biogasa inguru naturaletan sortzen den gas da, edo bestela gordegailu bereBiogas planta Ultzama (Nafarroa)zietan. Zaborren, ur fekaletan edo animalien gorozkietan bertan diren mikroorganimoek nitrogenoa eta karbonoa kontsumituz materia organikoen biodegradazioa eragiten dute, prozesu anaerobikoan (oxigenorik gabe). Biogasa Metanoa (CH4), carbono dioxidoa (CO2), carbono monoxidoa (CO), eta beste gas batzuez (proporzion txikiagotan )osatua dago.

ULTZAMAKO BIOGAS PLANTA. 

Nafarroako Ultzamako Biogas plantan (argazkian) behien purinarekin biogasa sortzen dute prozesu egoki baten bidez. Lehenik purina garraiatzen da biogas plantara, bertan gordailu batera bota eta trituradora batetik pasa ondoren bigarren gordailu batera eramaten da. Hemen purina berotzen hasiko da, lehenik 15º C ingurura igoz, eta ondoren hirugarren gordailu handi batera bidaltzen dute, 40º C ingurura berotuz. Gordailuak itxi hauetan, biogasa goiko kamaran jasotzen hasten da. Hodi batetik pasatuz gas honekin motor batzuk elikatzen ditugu bi helburukin: elektrizitatea sortzea eta bero termikoa lortzea (purina berotu, baporea sortu, eta ur beroa eraikinentzako).

Purinak behin gas guztiak bota dituenean, berriz erabiliko da sartzen den purina 15º C igotzeko. Ondoren solidoa eta likidoa bereizi egiten dira: solidoarekin konposta garbia lortuz eta likidoarekin belardiarentzat ongarria naturala lortzeko.

Beraz, behiaren purinarekin, Biogasarekin, argindarra, bero termikoa, konposta eta usainik gabeko likido ongarria lortzen dira. Orain arte ongarri honen energia belardietan bukatzen bazuen ere erabili gabe, gaur egun planta honek 500kW eguneko eta 865kcal eguneko sortzen ditu naturalki.

Lurrak eta guk geronek sortzen ditugun Energiak erabili ditzagun, naturalki eta zentzuz jokatuz.

ArkitekturaAsteartea, 2011 Otsaila 15
osoto

Etxe bioklimatikoak Tenerifen"Cabildo Insular de Tenerife" eta "Energia berriztagarrien eta teknologiaren Institutua" promotore gisa, eta Kanariako Arkitektuen Elkargoak antolatuta, 1995. urtean proiektuen lehiaketa antolatu zuten printzipio bioklimatikotan oinarrituta. 25 izan ziren aukeratuak eta eraikiak. Orain alokatzeko aukera dago. Beraz, Tenerifetik buelta eginez gero, badakizue… http://casas.iter.es/

 

Sarrera, Arautegia, ArkitekturaAsteazkena, 2010 Abendua 22
Eneko

Etxe pasiboa arau energetiko batzuk betetzen dituzten eraikinari deritzo. Oso kontsumo baxuko etxeak dira eta urte guztian zehar giro tenperatura konfortablea eskeintzen dute berogintza instalazio konbentzional baten beharrik gabe. Orokorrean, etxe pasiboa bere bero beharrak asetzeko guztiz autonomoa den eraikin bat da. Eguzki energia (edo beste energia berriztagarri bat) eta aislamendu on bat dira etxe hauen ezaugarri nagusiak. “Passivhaus” arau alemaniarra 15 kWh/m2/urte baino bero behar baxuagoa duten etxeei ematen zaie eta bukaerako energia beharra 50kWh/m2/urte baino baxuagoa dutenei. 60-70 hamarkadetan eraikitako etxebizitzen bero beharra 320 kWh/m2/urte-koa da gutxi gora behera. Arauek eraikinari erresistentzia termiko minimo bat eskatzen diote (leihoak, hormak, sabaia…). Eta bestalde, behar energetikoak murriztea, eraikina aislatuz galerak gutxitzeko, eta eguzki irabaziak handituz, bioklimatismoaren bitartez, hau da, eguzki energia gehiago lortuz eta gehiago aprobetxatuz. Etxe pasiboek printzipio batzuk betetzen dituzte: Alde batetik, bero galerak ahalik eta gehien murriztea, hormen eta leihoen trasmisio koefizientea gutxituz, eta aireztapena ondo kontrolatuz bertatik berorik ez galtzeko. Eta beste alde batetik, bero irabaziak ahalik eta gehien handitzea, eguzki energia pasiboa aprobetxatuz, leiho eta hormen bitartez. Abantailak: Etxe pasiboen abantaila nagusiak beroaren kontserbazioa (aislamenduetarako material jasangarriak erabiliz), hezetasun arazoen murriztea, konfort hobea tenperatura eta hezetasunaren arteko oreka egoki bati esker, haizearen kalitatea hobetzea, ekonomikoa (nahiz eta hasiera batean gastu handi bat izan, epe luzera erraz amortizatzen da, berogintza kostuak oso baxuak direlako), eta ekologikoa (CO2 igorpenak gutxitzen dira). Klima eta konforta: Eraikinen helburua pertsonak kanpoko giroagandik babestea da, baina kanpoko baldintzak hau galarazten dutenean bero edo hotz sistema bat jarri behar da. Energia aurrezteko neurri egokiena aislamendu termikoa erabiltzea da, baina honetarako eraikina kanpoaldetik aislatu behar da. Etxe pasiboen diseinuak ordea eraikina kanpoaldearekiko irekita mantentzen du egokitzapen natural bat lortzeko. Eraikinaren kokapena aukeratzeko lekuaren tenperatura, hezetasuna, haizearen abiadura eta norantza, eta eguzkia erradiazioa kontuan hartu beharko dira. Eraikin hauetan oso kontzeptu sinpleak aplikatzen dira: hotza egiten badu babestu egiten gara (aislamendu termikoa), haize handia badago objektu bat erabiliko dugu babesteko (babes eolikoa), bero asko egiten badu eta eguzkitan bagaude itzala bilatuko dugu (eguzkiaren aurkako babesa), beroa egiten badu itzalean ere haizea erabiliko dugu freskatzeko (aireztapena) … Etxe pasiboen lau zutabe nagusiak: Eraikin konbentzionalekin alderatuz, etxe pasibo batek abantaila handiak eskaintzen ditu: berogintza gastuak merkeagotzen ditu, konfort termiko hobea eskaintzen du eta haizearen kalitate bikain bat bermatzen digu. Honela, etxe konbentzional batek berogintzarako duen behar energetikoa 110 kWh/m2/urte bada, etxe pasibo batek 15kWh/m2/urte besterik ez du gastatzen. Hau ondorengo printzipioak kontuan hartuz lortzen da: 1. Aislamendu termikoa: aislamendu termiko lodi batez estaliko dugu eraikina, bero beharra ahalik eta txikiena izan dadin. Etxe pasiboei aislamendua kanpoan jartzen zaie zubi termikoak ekiditeko. 2. Aireztapena: barruko haizearen kalitatea bermatzen du. Kontrolatutako aireztapen mekaniko batek haize freskoa banatzen du eraikineko eremu desberdinetan eta haize zikina ateratzen du. Bero-trukatzaile bat erabiliz haize freskoa berotu daiteke. 3. Leihoak: Eraikinaren kanpoaldeko puntu ahulak dira, bertatik galtzen da bero gehien, baina aldi berean beharrezkoak dira argia sartzen uzteko. Etxe pasibo batean hiru kristaleko leihoak jartzen dira bero galerak murrizteko, baina beroa beiratik galdu beharrean markoetatik galtzen da, horrexegatik azalera handiko leiho gutxi jartzea bultzatzen da leiho txiki asko jartzea baino. Leihoen orientazioa ere oso garrantzitsua da, gehienak hegoaldera zuzentzea komeni da. 4. Zubi termikoak eta haizearekiko hermetikotasuna: Zubi termikoak obrak gaizki eginak daudelako egoten dira, beraz, hauek ekiditeko, etxeak txukun eta kontu handiz eraiki behar dira. Eta haizearekiko hermetikoa izatea bero galerak murriztea suposatuko du eta hormetan egon daitekeen kondentsazioa ekiditen du. Irudi termografiko honetan bero galerarik ez duen etxe pasibo bat ikus dezakegu eskubian. Ezkerreko etxe konbentzionalak berriz fatxada guztitik galtzen du beroa. Historia: Etxe pasiboen kontzeptua 80. hamarkadan sortu zen Estatu Batuetako Arkitektura Institutuan. Hitz honen jatorria Edward Mazria-k 1979an argitaratutako “La Casa Pasiva, Clima y ahorro energetico” liburuan dago, bertan berogintza sistema konbentzionalen erabilera gutxitzen duten eraikinen esperientzia jasotzen du, leku bakoitzaren baldintza klimatikoak aprobetxatuz.

Sarrera, ArkitekturaAsteartea, 2010 Abendua 21
Mario


Arkitektura tradizionalak, etorkizuneko erronkei aurre egiteko giltza ematen digu; tokian tokiko egoerara eta baliabideetara egokitzen bait da.

Arkitektura tradizionalak, modu asko  eskaintzen ditu ingurura moldatzeko eta inguruko baliabideak ahalik eta modurik eraginkorrenean erabiltzeko. Irango bagdir izeneko dorreak dira adibide argi bat.

 

Hango klima beroari aurre egiteko, kanpoko haizea erabiltzen dute, dorre horiek etxe barruko giroa egokitzeko. Kanpoko haizea hoztu egiten da dorrean sartu eta beherantz mugitu ahala,eta, ondorioz, etxeko geletako giroa hoztu egiten du. Kanpoan haizerik ez badago, dorre barrukoa berotu egiten da, eta kanpora ateratzen da, etxe barruko beheko aldeko haize hotzagoa geletan barreiatuz.

Hassan fathyk- ek (1899 – 1989),  dorre horiek erabili zituen bere diseinuetan eta  Familia aberats bateko kide izan arren, bere herriko arkitektura tradizionala aztertu zuen bere ibilbidean, pobreentzako etxeak egin ahal izateko.

Arkitektura tradizionalak inguruko baliabideak ahalik eta modurik eraginkorrenean erabili izan ditu beti. Irango eta Egiptoko haizea harrapatzeko dorreak adibide bat dira, baina ez bakarra.

Mediterraneo itsasoaren inguruko herrietako etxe zuriz osatutako herrixkak dira beste adibide ezagun bat. Klima beroari aurre egiteko beste modu bat da pareten kolorea. Turkian, bestalde, Kapadoziako eremuan, desertu klima eta estepako klima hotza dute, hau da, goizetik gauera bitartean temperatura aldaketa handiak gertatzen dira. Egoera horri aurre egiteko, haitzetan egindako kobazuloak dira bertako arkitektura tradizionalak eman duen emaitza. Hain hurrun joan gabe ere, Nafarroan, Valtierran, batez ere, kobazuloak izan dira bertako herritarren bizileku.

Ekologiatik harago

Diseinu ekologikoaren helburua eraikuntzak habitatean eragiten dituen kalteen eragina ahalik eta gehien murriztea da , diseinu erraegeneratzailearen xedea habitat horren kalitatea hobetzea delarik. Diseinu erregeneratzaile horren ordezkari nagusia da Bill Red arkitekto Estatubatuarra.

Diseinatzaile erregeneratzaileentzat, proiektu berri bakoitza izan daiteke aldaketa positiboa lortzeko motorra.

ArkitekturaAsteartea, 2010 Abendua 21
sagas

Nahikotasun energetikoa erabilitako energia eta lortutako produktu eta zerbitzuen arteko erlazioa da. Kudeaketan, teknologian eta kontsumo ohituretan hartutako neurri eta inbertsioekin hobetu daiteke.

Nahikotasun energetikoa bi hitzetan azaltzeko, energia berriztagarrien bidez, norberak bere buruarentzat nahiko energia sortzea izango litzateke.

Eraikietan energia aurreztu

Eraikietako diseinuan kontuan hartu behar da energia aurrezteko teknikak.Adibidez leiho handiak hegoalderantz jarriz,horrela neguan eguzki erradiazioak berotuko dute eraikia; isolatzaile termikoak jartzen paretetan,horrela beroa ez da joango;eguzki panelak jarriz,horrela energia elektrikoa berreskuratuko genuke.

Europar Batasuneko lege bat dago eraikiei aplikatu ahal geniokeena, elektratresnei aplikatzen zaiona,hau da, arkitektura bioklimatikoa eraiki,horrela inguruneko energia aprobetxatu daiteke.

Adibide gixa, tolosaldea lanbide heziketa hartuko genuke, izan ere, bertan nahikotasun energetikoa lortzeko proiektu bat dago. Horretarako, eguzki plaka fotoboltaikoak eta aerojeneradoreak jartzeko ideaia dago, baina horretaz gain baita, eskolako energiaren erabilera murriztea, eta batez ere argiterian kontsumo bajuko florestenteak jarriz, “errektantzia gabekoo florestenteak” eta berokuntzan sistema automatizatu eta zonifikatua jarriz.

 

SarreraAsteartea, 2010 Abendua 21
mikel


BREEAM (Bre Ingurumen Ebaluazio metodoa) eraikin eta liderra azkarrena aplikazio mundu osoan ingurumen-ebaluazio metodo bakarra da. Ezartzen du eta diseinu iraunkorrak kalitate handiena estandarrak eta erabili du eraikin baten ingurumen-errendimendua neurtzeko erreferente bilakatu da.
BREEAM eskaintzen bezeroak, eraikitzaileak, diseinatzaile eta bestelakoak:
- ingurumenean eragin txikia duten eraikin merkatuan aintzatespena
- bermatzea dela onena ingurumen irtenbideak eta estandarren dira eraikin batean sartzen
- Inspiración soluzio berritzaileak minimizatzen duen ingurumen-inpaktua jartzeko
- Arau horiek Kode Teknikoak ezarritakoak baño obegoak dira
- tresna operatiboa kostuak murrizteko eta lan baldintzak hobetzeko
- estandar A erakusten dituen hobekuntzak enpresa baten edo Coorporación helburuak ingurumen lortzeko
BREEAM ingurumenari eta iraunkortasunari buruzko gaiak, sustatzaile pizten eta diseinatzaileak euren eraikinen ingurumen-egiaztagiriak erakusteko garatzaileei eta bezeroen esparrua zabal bat kudeatzen du.
BREEAM:
- Erabilerak puntuazio, sistema erraza eta gardena da erraz ulertu eta Ikerketa gomendagarria oinarritutako azterketa erreal batean

-positiboak eragin ditu diseinu, eraikuntza eta eraikinaren mantentze

-ezartzen eta tekniko estandar bat mantentzen kalitatea bermatzeko zorrotzak eta ziurtagiria


http://www.breeam.es/

Sarrera, ArkitekturaAsteartea, 2010 Abendua 21
Yoseba


Zer da Green Globe?

Green Globe ziurtagiri bat da. Ziurtagiri hau, gehienbat bidaia eta industria negozioetan erabiltzen da. Zertifikatu hau lortzeko iniziatiba 1992an sortu zen Rio de Janeiron egindako kumbre batean.

Hainbat negozio ziurtatzen ditu, adibidez, resorts eta hotelak, restauranteak, atrakzioak, ebentoak, bidaia operadoreak, garraio empresak, spak, golf zelaiak…

Zertifikazio hau lortzeko, hainbat estandar ebaluatzen dira, hots, ur kostuak, energia, zaborren erabilpena….

Hotel baten zertifikazioa lortzeko eman behar diren pausoak  (adibidea)

 


1 fasea: Hotelak bere hautagaitza aurkezten du.

2 fasea: Green Globe-k hotelaren ebaluazio eta azterketa egingo du, honetarako hainbat parametroz baliatuko delarik, adibidez Parametro, munduak dauzkan ingurugiroarekiko arazoak, negutegi efektua…

 

3 fasea: Behin prestazioak aztertu direnean, hotela lanean hasiko da bere ahulguneak indartzen Green Globek  adierazi dizkion helburuak betetzeko.

4 fasea: Medida hauen bidez, hotelaren prestazioak obetzea eta Green Globek ezarritako baldintzak betetzea lortuko dugu.

Green Globe ziurtagiria edukitzearen abantailak

-Irudi korporatiboa obetzea

-Operazio kostuak murriztea

-Merkatuarekiko aukera berriak

-Langiro hobeagoa sortzea

-Ingurunearekiko konpromezua handitzea kontsumitzaile eta langileengan.

-Ziurtagiria duten organizazioak hainbat aukera dauzkate merkatuan doainekoa izando delarik.

Informazio gehiago honako orrialde hauetan aurkitzen da:

http://www.greenglobe.com.mx/

http://www.novotel.com/es/discovering-novotel-hotel/greenglobe.shtml

TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.65.11.47
emaila: energisistemak@gmail.com